SESION2

2010ko maiatzak 13
"CIVILIZACION DEGENERACION" BIDEO-CLIP BERRIA

"Sesion#2" diskatik aterata.
Jota Aronak errealiazitatuta.


2010ko martxoak 24
"VICIOS Y VIRTUDES" SOZIEDAD ALKOHOLIKA & VIOLADORES DEL VERSO TALDEEN ZUZENEKO BIDEOA

Zuotariko askok jakingo dozuenez orain denbora bat gauza batzuk egiten ari gara Violadores del Verso taldeko gure lagunekin. "Mala Sangre" izeneko diskoan beraiek gure "Politica del Miedo" abestiarekin prestatu zuten remix bat sartzen dugu. Jendearen gustukoa zela ikusirik, talde biak eszenatokira igotea eta abesti batzuk elkarrekin jotzea oso dibertigarria eta ondo egongo zela iruditu zitzaigun. Beraz, entsegu batzuk egin eta mozkor batzuk harrapatu ondoren (mozkorrak entseguak baino gehiago) emanaldiekin hasten gara.

Eredu bezala hemen dituzue lehenengo kontzertuan grabatutako abestietariko bat. Bideoaren montaia Ion Goikoetxeak egin du, berak gure "Corrosiva" DVD-a ere egin zuelarik. Audioa estereoan eta 5.1-en nahasia izan da Tue Madsen-en bidez Dinamarkako Antfarm Studios-en.

Hau, aurrerapen bai baino ez da, beraz egon adi hay hasi baino ez da egin eta.


VICIOS Y VIRTUDES

2010ko otsailak 11
SOZIEDAD ALKOHOLIKA & VIOLADORES DEL VERSO BATERA ZARAGOZAN

Datorren otsailak 20an, Violadores del verso taldearekin batera joko ditugu a besti batzuk Buena chen festibalean.

Buena Chen festibala, Rapsolo eta Plataforma de Defensa de las Montañas ekimenaren bitartez hasten den proiektu bat da eta arrazoi zuzenen eta borrokalarien alde egingo diren aktibitate desberdinak eta kontzertuak antolatzea ditu helburu.

Sozialki baztertuta dagoen gentea izango da bigarren edizio honen gai nagusia eta eskuratutako irabaziak, eskubide sozialen alde lan egingo duen ofizina bat sortzeko izango dira.

Kontzertu honetara joaten zaretenok ez duzue Soziedad Alkoholikaren kontzertu bat ikusiko. Soziedad Alkoholika, Violadores del Verso taldearekin batera abesti gutxi batzuk jotzen ikusteko aukera izango duzue.

Dando brea!!

 

2009ko azaroak 23
“SESION#2”EN ESTREINALDIA GURE MYSPACE-EAN!

Aste honetan , “Sesion#2” gure disko berriko abestiak entzun ahal izango dituzu gure MySpace-ean; aurrerapenaz gozatuko dozuela espero dugu. Jakin dezazue, diskak abesti hauetaz gain beste abesti gehigarri batzuk ere izango dituela.
http://www.myspace.com/soziedadalkoholika

 

2009ko azaroak 19

SHAKTALE abestiaren bideoklip berria ikusi ahal duzue jada.

"Sesion#2" izeneko gure hurrengo CDtik aterata 2009/11/30ean salmentan.

 

2009ko Irailak 22
Soziedad Alkoholika Santiago de Chilen ere izango da


2009ko Irailak 2
Soziedad Alkoholika Kolonbian eta Argentinan

Bogotá - COLOMBIA
Palacio de los Deportes
Urriak 9

Buenos Aires - ARGENTINA
Teatro Flores
Urriak 11
 

2009ko Abuztuak 15
Berriz ere “El negro” diska grabatzen ari gara.

Urteak dira berriz ere lehenengo diska (el negro) grabatzea burutik pasatu zaigula, eta azkenean egitea erabagi dugu. Kontua ez da berriz ere nahasi eta ber masterizatzea. Asmoa, guztia hasieratik egitea da baina gure egungo soinuarekin abestiak orain dela 18 urte ziren bezalakoak eginez. Inoiz ez gara izan itzelezko bertutezkoak, baina argi dago urte hauek baliagarriak izan direla guretzako eta hori emaitzetan nabaria izango da. Gainera orain XXI. Mendean zerbitzu tekniko hobeagoakaz kontatzen dugu. (afinagailuak, metronomoak, arraultza zuringoak…)

Txantxak alde batera utzita, duela bi astetik guztia hasi gara berriz ere grabatzen, Intoxikazion Etilika maketako abestiren bat barne. Gironako Music Lan estudioan egiten ari gara, grabazioko estudio hoberenetarikoa delarik. Tue Madsen-ekin izan genuen esperientzia guztiz baikorra izan zenez, beratan pentsatu dugu ekoizpen lanak aurrera eramateko persona egokiena izango dalakoan. Bera gurekin dago hemen hasiera batetik grabazio lanetan eta amaitu bezain prongo Dinamarkara eramango dugu Ant Farm Studios.en nahasketak egiteko. Mala Sangre-ren nahasketak ere bertan egin genituen.
Hau da dagoena, izugarrizko abestiak, izugarrizko estudioa eta dagoen ekoizle hoberenetarikoa. Asko okertu behar dira gauzak ikaragarrizko soinua ez irtetzeko
Espero dugu diska hilabete gutxitan kaleratzea. Xehetasun gehiagotaz joango gara informatzen.
Ondo segi.

 

2009ko maiatzak 20
Mala sangre biniloan

RoadRunner recordsek Mala sangre editatuko du biniloan datorren ekainean. 180 gramo pisatuko ditu eta 300 gramoko karpeta berezi batean sartuko da.

 

2009ko apirilak 16
Soziedad Alkololika Esloveniako Metal Campen

Metal Campera goaz. Uztailaren 4an Esloveniako Tolminen egingo den jaialdi puskan egongo gara. Astebete jo eta ke.

 

2009ko apirilak 3
Soziedad Alkoholika Sonisphere Festivalen

Uztailaren 11n Bartzelonako Sonisphere Festivalen joko dugu. Kartel berean agertzen dira Machine Head, Slipknot, Metallica, Down, Lamb of God eta Mastodon.

 

2009ko martxoak 23
Mala Sangre European Tour - Behin betiko datak!

09.04.01 FRANCE TOULOUSE - Bikini
09.04.03 BRETAGNE RENNES - Jardin Moderne
09.04.05 FRANCE PARIS - La Pena Festayre
09.04.11 GERMANY HAMBURG - Hafenklang
09.04.12 GERMANY BERLIN - Clash
09.04.13 GERMANY LEIPZIG - Orgasmatron
09.04.14 CZECH REPUPLIC PRAGUE - Futurum
09.04.15 GERMANY BOCHUM - Zwischenfall
09.04.17 GERMANY BAD HERSFELD - Juz
09.04.18 GERMANY KONSTANZ - Kulturladen
09.04.19 GERMANY FREIBURG - Atlantik
09.04.20 GERMANY STUTTGART - Landes Pavillion

 

2009ko otsailak 5
Mala sangre Estatuko diskorik onena Rock Zoneren arabera
Rock Zone aldizkari berezituak Mala sangre diskoa aukeratu du 2008an Estatuan egin den diskorik onena gisa.
Aupa, zuek! Estimatua dago!
 

2008ko azaroak 27
Mala sangreren nazioarteko edizioa.
Mala sangre honako herrialde hauetan argitaratu da: Alemania, Holanda, Belgika, Danimarka, Norvegia, Finlandia, Suezia, Italia, Argentina, Txile y eta Hegoafrika.
 

2008ko urtarrilak 9
Roadrunnerrek argitaratuko du gure azkeneko diskoa
Roadrunnerrekin sinatu dugu. Buelta batzuk eman ondoren, gure azkeneko diskoa haiekin aterako dugula erabaki dugu. Egia esan, gogo handia dugu zigilu horretan sartzeko bertan maila goreneko bandak daudelako, guk miresten ditugun asko. Badirudi urtea ongi hasi dugula.
 


Civilizacion Degeneracion - CD "Sesion#2" 2009


Idatzi zure e-posta eta harpidetu!



Jasaten ari garen erasoei buruzko informazio guztia
Prentsan eta irratietan ateratako berriak, adierazpenak, auto judizialak… Hemen



Soziedad Alkoholika web orria ofiziala
:: © 2009 SOZIEDAD ALKOHOLIKA ::