1. OPERACION MENGELE
2. PECES MUTANTES
3. CUANDO NADA, VALE NADA
4. NADA QUE EXPLICAR
5. PALOMAS Y BUITRES
6. ¡YA OS DAREIS CUENTA!
7. SENTAR LA CABEZA
8. ANGUSTIA
9. GARANTIA TOTAL
10. AKI TIRADO
11. AMIGO DE BAR
12. RUMORE

Hitzak

NO INTENTE HACER ESTO EN SU CASA
Mil A Gritos (1997)

Soziedad Alkoholikak lehen diskoa argitaratu zuenean, inork gutxik egingo zuen lepoa urte batzuk geroago taldearen seigarren lana izango genuela begien aurrean, oraindik ere entzute handia duten garaian. Izan ere, sinesteak lanak ematen dituen arren, prestutasuna musika taldeen ibilia bideratzeko modu paregabea da. Bistan da, Soziedad Alkoholika sekula ez da eredugarria izan, eta ez dut uste izango direnik, musika aldetiko bilakaerari erreparatzen badiogu; horrek, ordea, ez du esan nahi bere disko guztietan tankera berbereko musika entzuten denik, baina gutxi izan dira ezarritako ildoari horren etekin handia ateratzen haiek bezain ondo asmatu duten musikariak. Gaur egunean S.A.k S.A.ren doinu edo musika egiten du, eta hori ez da meritu makala. Lehengoa adierazita, ia alferrik da esatea “No intente hacer esto en su casa” beste urrats bat baino ez dela taldearen ibilbidean, jarraitzaileak bereganatzeko balio izango ez badie ere, beren izen onari eustea ahalbidetuko diena. Ondo da, rap apur bat dugu “Peces Mutantes” kantuan, reggae pixka bat “Nada que explicar” deritzonean, baita “Rumore” Rafaella Carràren bertsio bat grabatzeko ideia barregarria ere; Alabaina, nire ustez ohiko abesti gogorretan (“Operación Mengele”) aritzen da taldea bikain benetan. “Ratas”en mailara iristen ez den arren –bere lehen diskoarekin batera diskorik onena beharbada-, “No intente...” lanak berriro ere frogatzen digu luzaroan iraungo duela Soziedad Alkoholikak... taldean egin edo egingo diren aldaketak gorabehera.

 

(Rocksound)

Intoxikazion

Soziedad Alkoholika

Feliz Falsedad

Y ese que tanto habla

Gaztetxe

Ratas

Diversiones?

No intente

Directo

Polvo en los ojos

Tiempos Oscuros