1.
MOTXALO (MP3)
|
DIVERSIONES...? Mota bateko eta besteko bederatzi bertsio biltzen ditu, S.A.ren galbahetik behar bezala iragazita. Inolako zalantzarik gabe, guztietan harrigarriena Bachman Turner Overdriveren, 70eko hamarkadako hard core talde kanadar haren bertsioa da; “Motxalo” izena daramala, abestia Espainiako animalia sarraski ankerrenaren –zezenketaren- aurkako aldarrikapen ozena dugu, eta bertan Juanek zezenarena egiten du, traje distiratsua daramana adarkatzeko prest. Peter and the Test Tube Babies, Fisher Z eta Heimat-los taldeen abestietan ere aldatu dituzte hitzak bertsioak egitean; azken kanta honen bertsioak “Itoiz, ito ez” du izenburu eta Nafarroan eraikitzen tematuta dauden urtegi madarikatuaz dihardu. “Come on, let’s go” (Girlschool) “Ladrón” bilakatu dute, enpresari zapaltzailearen kontrako zuzeneko erasoa. Ratos de porao taldekoei “Periferia” eginez ematen diete ordaina (berauek “Ya Güelen” jo dute zuzenean), Leño miretsiaren “Sorprendente”, eta diskoa amaitzeko, Oskorri euskaldunen “Furra, furra”, folk estiloan (banjoak, biolinak, etab.). Diversiones? Bai, eskerrik asko!
(Mondo Sonoro) |